Onddo eta gari-zainzuri rissotoa
Betidanik entzun da Bakaikuko basoetan onddo ederrrak agertzen direla udazken garaian. Ospe handia daukate, Argiñanok berak ere aipatu zituen egindako telebista saio batean. Gaurko errezeta, nola ez, onddoekin egindakoa izango da: onddo eta gari-zainzuri rissotoa, Toskanako plater tipikoa baina gurera ekarrita. Errezeta erraza da, zapore izugarria duena.
Osagaiak (4 lagunentzat):
- Tipuleta 1
- Gari-zainzuriak 200gr
- Onddoak (Boletusak) 350gr
- Gazta birrindua 200gr (Idiazabal keatua)
- Gurina 30gr
- Esnegaina 200 gr
- Ardo zuria (txakolina) ½ edalontzi
- Porrua 1
- Arroza 300gr (borobila)
Hasteko, arroza egosteko salda bat prestatuko dugu.
Horretarako, lapiko batean hurrengo osagaiak sartuko ditugu: litro eta erdi ur, porruaren eta tipuletaren parte berdea, bi onndoren enborrak, bi baratxuri oso (aurretik frijituak) eta gatza. Guzti hau irekiten utziko dugu 20 minutuz.
Zartagin batean tipuleta eta porrua (ahalik eta txikien moztuta) biguntzen jartzen dugu. 5 min pasata, zainzuriak eta onddoak zatituta gehitzen ditugu. Minutu pare batzuk pasata, hurrengo pausoa txakolina botatzea da. Itxaroten dugu alkohola lurrundu arte eta momento horretan arroza gehituko diogu, buelta batzuk eman eta gero, salda (botatako arrosaren bikoitza) botzaten dugu. Azken pausoa, arroza ia eginda dagoenean esnegaina eta gurina lauki txikitan gehitzea da eta gelditu barik mugituko dugu. Azkenik gatz puntua komprobatuta, gazta birrindua gehitzen diogu, nahastu eta liso.
Plateran zerbizatzeko orduan gazta apur bat gehiago gainetik birrinduko diogu. Perexil txikituarekin eta oliba olio birjina estra tantekin apainduko dugu.
On egin!