Bakaikuko Barnetegia

Bakaikuko barnetegia euskara ikasteko lekurik aproposena da. Bertan barnetegiak antolatzen ditu Gabriel Aresti euskaltegiak.

Hizkuntza bat behar bezala ikasteko, ikasleak hizkuntza horretan murgildu eta zuzeneko harremanetan ibili behar du hiztunekin ohiko komunikazio egoeretan. Gabriel Aresti euskaltegiaren barnetegiek horretarako aukera paregabea ematen dute, astebetez edo bi astez eta egunean 24 orduz euskaraz bizi delako ikaslea ingurune eta giro euskaldun batean.

Barnetegian egunero eskolak jasotzen dira, gramatika lantzeko, ikasitakoa finkatzeko, mintzamena hobetzeko edota azterketa ofizialak prestatzeko. Horrez gain, ikasleak euskaraz modu natural eta atseginean egiteko aukera izaten du barnetegian. Izan ere, aipatutako klaseez gain, hainbat jarduera antolatzen dira ikasleak euskara praktikatu, ikasten jarraitu eta goza dezan.

Udako barnetegiak Bakaikun

2024ko udan Bakaikun barnetegiak antolatu ditugu, 15 (2008an jaiotakoak) eta 20 urte bitarteko gazteentzat eta helduentzat.

Beste aukera batzuk

Azterketa ofizialak prestatzeko barnetegi bereziak Bakaikun ikasturtean zehar

Azterketa ofizialen garaietan, Gabriel Aresti euskaltegiak proba ofizialak prestatzeko barnetegi bereziak eskaintzen ditu: HABE, EGA, IVAP, Justizia, Ertzaintza eta Osakidetzako oposaketetako euskara hizkuntz eskakizunak…

Mintzamena lantzeko asteburuak neguan zehar

Bestalde, ikasturtean zehar eta hiruhilero, asteburu bereziak pasatzeko aukera ere eskaintzen dugu Bakaikun. Izan ere, ohiko eskolez gain, ikasleak motibatzen lagundu eta geletatik kanpo ere euskaraz bizitzeko aukera eman nahi diegu urte osoan: kultur ekarpenen bidez, ikasturtean zehar ospatzen ditugun jaietan, tailer eta ikastaroei esker… eta gainera, asteburu bereziak pasatzeko parada ere eskaintzen diegu: ostiraletik igandera, txangoak eta hainbat jarduera antolatzen ditugu gure ikasleek mintzamena praktikatzeko, gure kultura gehiago ezagutzeko eta primeran pasatzeko. Eta Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak ez diren lagunak ere anima daitezke.

bakaiku