Ongi etorri Bakaikuko etxera

Bakaikuko Etxea Zenbat Gara kultura elkarteak sortu zuen 1990ean, bere helburuekin bat etorrita. Izan ere, euskara bizitzaren arlo guztietara zabaltzea da Zenbat Gara elkartearen helburua. Euskaraz bizitzea da gure xedea, gure hizkuntzan elkarbizitzarako esparru zabalak sortzea, tokian tokiko jendearen laguntzaz, Bilbon nahiz handik kanpora ere euskaldunontzako erreferentzia guneak eratzea, haietan era guztietako ekimenak sustatuz eta antolatuz.

Ingurumari horretan, Bakaikuko Etxeak adin guztietako euskaldunei, naturaren erdian kokatua dagoen ingurune paregabe batez gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, euskara eta euskal kultura bertatik bertara ezagutzeko aukera ezin hobea eskaintzen die.

Milaka eta milaka dira dagoeneko bertatik pasatu diren euskaldunak eta euskara ikasleak, era guztietako egonaldiak eta barnetegiak egin dituzten lagunak. Hain zuzen ere, horixe baita Bakaikuko Etxearen funtsezko ezaugarria: euskaldun direnei eta izateko bidean direnei euskaraz eta euskaratik aisialdia eta prestakuntzaren inguruko jarduerak eskaintzea.

Esan bezala, Bakaikuko Etxeak euskara hutsez eskaintzen ditu bere zerbitzu guztiak, zerbitzu hauek jasotzen dituzten lagunen euskara maila oso kontuan hartuz beti.

30 urteko historia

1990an abiatu zen Bakaikuko Etxea eta, denbora honetan, hainbat barnetegi, mintegi, bilkura, asteburu eta familia egonaldi antolatu dira bertan. Hasierako urteetako bideo honetan ikus dezakegu nolakoa zen orduan Bakaikuko Etxea: