Inguruak

Bakaikuko Etxea izen bereko herrian kokatua dago, Sakana eskualdearen erdian, eta Aralar, Urbasa eta Andia aldeko mendiek inguraturik. Bertatik abiatuta, era guztietako txangoak eta ibilaldiak egin ditzake bisitariak Sakana inguruko mendietan zein barruko lautada samurretan, kirola egiteko leku apartak ere aurkituko ditu (pilotalekuak, igerilekuak, piraguak, zaldiz ibiltzeko aukera, spa gunea bost minutura, eta abar) eta, oro har, naturaz gozatzeko aukera ezin hobea izango du.

Bakaiku herria Iruñetik 45 kilometrora dago, itsas mailatik 519 metro gorago, eta 1117 hektareako azalera hartzen du. Mugakide ditu iparraldean Ataun, ekialdean Etxarri Aranatz, mendebaldean Iturmendi eta hegoaldean Urbasa.
Bakaiku zeharkatzen dute Iruñetik Altsasura doan autobideak eta trenbideak, eta herriaren erdigunetik pasatzen den N-240 errepideak. Burunda ibaiak (Arakil ibaia) ere zeharkatzen du herria.