Bakaikuko aterpetxea egonaldiak egiteko aukera ederra da Nafarroako herri honetan
XIX. Mendeko baserria
XIX. mendearen hasieran eraikitako baserri ederra. Jauntxo batek bere nahien arabera eraikitakoa. 1989an Bilboko Zenbat Gara Elkarteak erosi eta egokitutakoa. Hainbatetan berriztua eta gaur egungo erosotasun eta segurtasun neurrietara egokitua.
Liburutegia
XIX. mendean, etxea eraiki zenean, liburutegi eginiko espazioa. Oraindik ere, orduko liburu asko bertan dituena. Gaur egun, bakarkako lanerako zein irakur espazio gisa, txoko bero eta erakargarria, ordenagailuak eta inprimagailua ere baditu gure liburutegiak.
Jantokia
Bertako lehen mailako produktu freskoekin eginiko sukaldaritza. Sukaldaria bertan, espezialitatea parrilan egindako janaria: txerrikumea eta arkumea.
Eguneroko menua eta beti postre bereziak eta etxekoak. Jantoki izugarri eta zabala.
Dutxak
Bakarkako dutxak eta aldagelak.
Klimatizazio-sistema
Sakanako negu parteko hotzei aurre egiteko berogailu-sistema du etxeak.
Internet etxe osoan
Abiadura handiko (600Mbps simetrikoa) zuntz konexioa dugu, baita etxe osoa estaltzen duen WiFi sistema ere.
Egongela
Eguraldiak laguntzen ez duenetarako mahai jokoetan aritu, Interneten nabigatu edo telebista ikusi nahi duenarentzako txokoa.
Egokitua
Aniztasun funtzionala dutenentzat egokitutako logela eta komuna.