Bilera eta mintegietarako gune aproposa

hitzaldiak

Bilera eta mintegietarako gune aproposa

Gero eta gehiago eskertzen dugu laneko bilera, familia, lagun artekoak… geure ohiko espaziotik kanpo, lasaitasunean, egin ahal izatea. Bakaikuko Etxeak aukera paregabeak eskaintzen ditu: espazio zabalak, gela ugari, mantenu osoa ordutegi malguekin eta abiadura handiko Internet konexioa (300Mbpseko zuntza)…
hitzaldiak

Herrikoak eta inguruetakoak ere euskaraz ikasten

jaiak

Herrikoak eta inguruetakoak ere euskaraz ikasten

Sakana eskualdean, gaur egun gazteak ia denak euskaldunak badira ere, aurreko belaunaldiko jende askok euskara galdu egin zuen eta gaur egun, berreskuratzeko aukera dute Bakaikuko Etxean. Etxetik hurbil eta Euskal Herri osoko jendearekin batera, egun erdiko zein osoko pentsioan. Iruñetik 40 kilometrora, hogei minutu autoz zein autobusez eta beste hainbeste Gasteiztik.
jaiak

Mendizaleak

mendizaleak

Mendizaleak

Mendiz inguraturik egonik -Aralar, Urbasa eta Andia artean kokatua baitago-, esan gabe doa mendia gogoko duenarentzat toki ezin hobea dela, goi mailako mendiak igotzeko zein bertako parajeetan ibilbide laburragoak egiteko.
mendizaleak

Astebeteko barnetegi egonaldiak

kantak

Astebeteko barnetegi egonaldiak

Urria eta ekaina bitartean ere astebeteko barnetegiak antolatzen dira Bakaikun. Bai euskara ikasten dihardutenentzat, astebete intentsiboago bat burutzeko, bai azterketa jakin bati aurre egin behar diotenentzat, bai autoikaskuntzan dabiltzanentzat mintzamena bereziki lantzeko.
kantak

Asteburuak euskaraz

sagardotegia

Asteburuak euskaraz

Urrian hasi eta ekainera bitartean, ia astebururo izaten da bertara joateko aukera. Batez ere, euskara ikasten diharduten ikasleak joaten dira, Gabriel Aresti Euskaltegikoak zein beste euskaltegi batzuetakoak. Aukera aparta euskaltegian ikasitakoa era naturalean, lagunartean eta ondo pasatuz praktikara eramateko. Sagardotegi garaian, larunbat eguerdian Ataunera sagardotegirako txangoaz osatzen da asteburua.
sagardotegia

Lagun taldeak zein bakarkakoak

inauteriak

Lagun taldeak zein bakarkakoak

Urte osoko egitaraua izaten du Bakaikuko Etxeak. Udan Barnetegiak eta urtean zehar iraupen desberdineko barnetegiak, asteburuak, jai zubiak, familientzako egonaldiak, mendi eta naturazaleentzako egonaldiak,… Nor joaten da bertara? Lagun talde eginak zein bakarkakoak bertako egitarauan parte hartzera.

bakaiku

Familientzako egonaldiak opor eta jai zubietan

mendia

Familientzako egonaldiak opor eta jai zubietan

Asko eta asko dira euskara ikasten diharduten gurasoak eta seme-alabak euskal ereduetan ikasten dauzkatenak. Eta asko gara euskaldunak garelako oporraldiak euskaraz igaro nahi ditugunok ere. Aukera aparta eskaintzen digu Bakaikuko Etxeak udan, Aste Santuan, jai zubietan,… zein edozein asteburutan.

Gazteentzako barnetegiak

gazteak ikasten

Gazteentzako barnetegiak

Urtean zehar era akademikoan landutakoa praktikan jarri eta lagunartean euskaraz aritzeko aukera bikaina. Hitz egiten ikasteko, adin bereko jendearekin gustu eta interesak konpartituz: musika, txangoak, tailerrak, … eta baita gramatika eta azterketa ofizialak prestatzeko eskolak ere.

gazteak ikasten
dantza

Udako barnetegiak

Udako barnetegiak

Euskara ikasteko ez ezik, euskaraz bizitzeko ere toki paregabea dira barnetegiak. Giro ederrean, herritarrekin harremanetan, azkarrago eta errazago ikasten delako. Zer egiten da bertan? Eskolak, gramatikaren lanketarako zein bakoitzaren behar linguistikoei erantzuteko; tailerrak, hizkuntza eginez ikasten delako; kultur ekarpenak: hitzaldiak, musika emanaldiak… besteengandik ikasteko eta gure kultura hobeto ezagutzeko; eta irteerak, geure ingurua ezagutzea Euskara ikastea ere badelako.

Astebete edo bi asteko egonaldiak izaten dira, 24 orduz euskaran murgilduta. Eta gozatuz, ikastea eta gozamena zenbat eta lotuago, orduan eta emaitza hobeak lortzen baititugu ikaste prozesuan.

barnetegiak
barnetegiak
barnetegiak
barnetegiak
bakaiku