|
* XIX. Mendeko baserria
XIX. mendearen hasieran eraikitako baserri izugarria. Jauntxo batek bere nahien arabera eraikitakoa. 1989an Bilboko Zenbat Gara Elakrteak erosi eta egokitutakoa. 2008an berriztua eta gaur eguneko erosotasunetara egokitua.
* Liburutegia
XIX. mendean, etxea eraiki zenean, liburutegi eginiko espazioa. Oraindik ere, orduko liburu asko bertan dituena. Gaur egun, bakarkako lanerako zein irakur espazio gisa, txoko bero eta erakargarria. * Janaria
Bertako lehen mailako produktu freskoekin eginiko sukaldaritza. Sukaldaria bertan, espezialitatea parrilan egindako janaria: txerrikumea eta arkumea. Eguneroko menua eta beti postre bereziak eta etxekoak. Jantoki izugarriarekin, 70 lagunentzako kabida.
* Logelak
Aukera desberdinak: biko, hiruko zein lauko logelak oheekin. Aukeran literak ere bai.
* Dutxak
Bakarkako dutxak eta aldagelak.
* Berogailua
Sakanako negu parteko hotzei aurre egiteko berogailua du etxeak.
* Pentsio oso zein erdia
Egun osoko pentsioa ez ezik loa eta gosaria soilik ere egin daitezke. Aukera ederra egun osoa mendian ematera joaten direnentzat zein bertakoak eskoletara bakarrik joan nahi dutenentzat.
* TB gela
Eguraldiak laguntzen ez duenetarako zein edozein programa ikusi nahi duenarentzako txokoa.
|
|