|
Hizkuntza bat ikasteko biderik laburrena, hizkuntza horretan aritzea dela gero eta argiago dago, eta horretarako aukera apartak dira barnetegiak, are gehiago Bakaikun bezala, herritarrekin osatzeko aukera izanik. Zer egiten da egunerokoan? Ohiko eskoletan, hizkuntzaren ezaugarri bat den gramatikaren lanketa, zein azterketa edo deialdi bati aurre egin behar dietenen kasuan, propio horixe landu. Horrez gain, Gabriel Aresti Euskaltegian urteak daramatzagu Euskararen irakaskuntzan Kultur Ekarpenak eta irteerak txertatzen, ikastaroa edozein izanda ere, hau da, gugandik aparteko euskaldunak bertora ekarri eta haiekin eta haiengandik ikasi, hala nola, kantariak, idazleak,… Euskararen Herriarenak diren pertsonaiak, azken finean. Izan ere, hizkuntzari dagozkion ezaugarri kultural edo erreferentziak ezagutzeak prozesua kontsolidatu egiten du, motibazioa areagotuz. Irteerak egiteari ere beharrezko deritzogu, euskara euskaltegiaren gunetik kanpoko tresna ere izan dadin. Tailerrak dira gure metodologiaren beste ezaugarri bat. Hizkuntza eginez ikasten delako, batez ere, eta gurean, ikasleen gustuen arabera, tailer asko eta asko egiteko aukera dute ikasleek: dantza, literatura, masaia, bertsolaritza, jostungintza...
|
|