Aukerak

1.- Udako barnetegiak

      Euskara ikasteko ez ezik, euskaraz bizitzeko toki paregabea ere badira barnetegiak. Lagunartean, herritarrekin harremanetan, azkarrago eta errazago ikasten delako. Zer egiten da bertan? Klaseak, gramatikaren lanketarako zein bakoitzaren behar linguistikoei erantzuteko; tailerrak, hizkuntza eginez ikasten delako, batez ere; kultur ekarpenak, besteengandik ikasteko eta irteerak, geure ingurua ezagutzea Euskara ikastea ere badelako.  Bilbon goiz nahiz arratsalde osoko ikastaro trinkoak eta Bilbotik kanpo, Bakaikun, bertan lo egiteko.  


2.- Gazteentzako barnetegiak

      Urtean zehar era akademikoan landutakoa praktikan jarri eta lagunartean euskaraz aritzeko aukera bikaina. Hitz egiten ikasteko, adin bereko jendearekin gustu eta interesak  konpartituz: musika, txangoak, tailerrak, … eta baita gramatika eta azterketa desberdinak prestatzeko klaseak ere.

       
3.- Familientzako egonaldiak opor eta jai zubietan

      Asko eta asko dira euskara ikasten diharduten gurasoak eta seme-alabak euskal ereduetan ikasten dauzkatenak. Eta asko gara baita euskaldunak garelako oporraldiak euskaraz igaro nahi ditugunak ere. Aukera aparta eskaintzen digu Bakaikuko Etxeak Aste Santuan, jai zubietan, … zein edozein asteburutan.


4.- Lagun taldeak zein bakarkakoak

      Urte osoko egitaraua izaten du Bakaikuko Etxeak. Udan Barnetegiak eta urtean zehar iraupen desberdineko barnetegiak, asteburuak, jai zubiak, familientzako egonaldiak, mendi eta naturazaleentzako egonaldiak,… Nor joaten da bertara? Lagun talde eginak zein bakarkakoak bertako egitarauan parte hartzera.


5.- Asteburuak euskaraz

      Urrian hasi eta ekainera bitartean, ia astebururo izaten da bertara joateko aukera. Batez ere, euskara ikasten diharduten ikasleak joaten dira, Gabriel Aresti Euskaltegikoak zein beste euskaltegi batzuetakoak. Aukera aparta euskaltegian ikasitakoa era naturalean, lagunartean eta ondo pasatuz praktikara eramateko. Sagardotegi garaian, larunbat eguerdian Ataunera sagardotegirako txangoaz osatzen da asteburua.


6.- Oxigenaldiak

      Urria eta ekaina bitartean antolatzen diren astebeteko barnetegiak. Euskara ikasten dihardutenentzat, astebete intentsiboago bat burutzeko, zein azterketa jakin bati aurre egin behar dietenentzat zein autoikaskuntzan dabiltzanentzat mintzamena bereziki lantzeko.


7.- Mendizaleak

      Mendiz inguraturik egonik -Aralar, Urbasa eta Andia artean kokatua baitago, esan gabe doa mendia gogoko duenarentzat toki paregabea dela, bai goi mailako mendiak igotzeko zein bertako parajeetan ibilbide laburragoak egiteko.  
       

8.- Herritar eta inguruetakoak ere euskaraz ikasten

      Sakana bailaran, gaur egun gazteak ia denak euskaldunak badira ere, aurreko belaunaldiko jende askok euskara galdu egin zuen eta gaur egun, berreskuratzeko aukera dute Bakaikuko Etxean. Etxetik hurbil eta Euskal Herri osoko jendearekin batera, egun erdiko zein osoko pentsioan. Iruñetik 40 kilometrora, hogei minutu autoz zein autobusez eta beste hainbeste Gasteiztik.

       
9.- Bilera eta mintegietarako gune aproposa

      Gero eta gehiago eskertzen dugu laneko bilera, familia, lagun artekoak,… geure ohiko espaziotik kanpo, lasaitasunean, egin ahal izatea. Bakaikuko Etxeak aukera paregabeak eskaintzen ditu: espazio zabalak, gela ugari, mantenu osoa ordutegi malguekin...